XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Deadar oietara, asi zan Tartalo laisterka mutillaren ondoren.

Mutillak bere burua arrixkuan ikusi zuanean, beatza ebagi ta eraztuna ta guzti, potzu aundi batera bota zuan....

Baita Tartalo ere, eraztunaren atzetik, potzura....

Bertan itto omen zan.

SANSONARRI

Ba`dira Euskalerrian aitzaundiak, Sanson`ek mendi batetik bestera boteak... (Jentillen antzera, au ere, pelotari...).

Oietako arri aundi bat Aizkorri`tik Donostia`ra bota nai omen zuan Sanson`ek aballa aundi baten bitartez; baña, zimaurretan txirrits-egiñ, ta bide-erdian gelditu zitzaion arkaitza....

Sansonek egindakoa Erroldan frantzesari eantsi eta ba`ditugu arriak Erroldanek botatakoak ere....

Lehenengo arrika asi ziranak Basajaunak ziran.

Gero etorri ziran Jentillak.

Urruna, berriz, Sanson.

Ta aizkenerako, Erroldan....

Orra gauza batentzat, lau persona-aldi....

Beste orrenbeste gertatu zan Jentillen eta Mairuen artean.

Mairuak, moroak ziran.